Ibon Sarasola hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak irabazi du 2011ko Euskadi Ikerketa Saria. Sariaren epaimahaiak atzo, martxoaren 14an, jakinarazi zuen saridunaren izena eta Sarasolaren "zintzotasun zientifikoa" azpimarratzeaz gain, bizitza osoan euskararen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu du. Koldo Mitxelena zenak deituta, hasieratik hasi zen lanean Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia egitasmoan, eta Mitxelena hil ostean proiektu horren arduraduna izan zen, 1991tik azken liburukia argitaratu arte, hots, 2005 arte. Lan hori, hain zuzen ere, hartu du kontuan epaimahaiak: "Gauza gutxi egin daiteke euskal ikasketetan hark sortutako materialetara jo gabe".
Ibon Sarasola Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.