Atzo, martxoaren 13an, Alcalako Unibertsitateko Iberiar Hizkuntzen aretoan, hainbat unibertsitatetan euskara edo euskal kultura ikasten ari diren ikasleekin elkartu ziren Andres Urrutia euskaltzainburua, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara sustatzeko eta zabaltzeko zuzendaria. Aretoa bete egin zen ekitaldirako, eta ikasleen artean denetarik egon zen, bereziki gazteak. Jatorriarri dagokionez, madrildarrak, italiarrak, frantziarrak edota txinatarrak ziren, besteak beste.
Madrilen "Euskarari gorazarre" izenburupean abian diren jardunaldiak euskara eta euskal kultura ikasten ari direnekin hasi dira; izan ere, euren iritziak ezagutze aldera, horrela nahi izan dute antolatzaileek. Tokapetan, Jardunaldien helburuak eta euskara eta euskal kulturara hurreratzeko ikasleek dituzten interesak izan zituzten hizpide, besteak beste. Hala, harremanak dituzten euskal hiztunekin euskaraz aritzeko interesaz mintzatu ziren; bestelako ahaidetasunik ez duen hizkuntzaren berri izateko gogoa erakutsi zuten; hainbaten jatorri euskalduna berreskuratzeko desioa nabarmendu; oro har, euskara indarberritze prozesuan parte hartzeko edota laguntzeko konpromisoa ere adierazi zuten ikasleek.