2011ko abenduaren 23an, Bat soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakia (79-80 zenb., 2011 (2-3) aurkeztu zuten Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak. Bi erakundeok argitaratu zuten aldizkariaren zenbaki horrek gai monografiko modura diglosia hartu zuen. Aldizkariaren muina Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka txostena Mikel Zalbideren txostena zen, eta, horrekin batera, Euskal Herriko zazpi soziolinguistek Zalbideri emandako erantzuna jaso zen.
Bat aldizkariaren zenbaki horrek badu besterik. Besteren artean, Lionel Jolyk Euskaltzaindiak argitaratutako Joseba Intxaustiren Euskararen Historia Soziala (EHS) Argibide bibliografikoak liburuari buruzko erreseina jasotzen du. Erreseina hori gaur hona ekarri dugu.