Otsailaren 16an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien bigarren saioan, Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuen. Bihar, martxoaren 7an, hurrengo hitzordua izango da, Emakumeek egindako koplak emanaldia eskainiko duten Amaia Zubiriaren eta Uxue Alberdiren eskutik.
"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Azkenik, martxoaren 22an, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80 hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.