Otsailaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zuten, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien lehen saioan. Hauxe da ikasturte honetan antolatzen den "Hitza eta Musika" zikloaren bigarren emanaldia, 2011ko azaroan eta abenduan beste hiru saio egin baitziren, izen bereko jardunaldien barruan.
Lau emanaldik osatuko dute jardunaldiok. Hala, bigarren saioa gaur bertan izango da, iluntzeko 19:00etan, Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza emanaldia eskainiko duelarik. Azken bi saioak martxoan izango dira: 7an Amaia Zubiriak Emakumeek egindako koplak aurkeztuko du, eta 22an Bizkaiko Emakumeen Asanbladak landutako 80 hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.