Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) aldizkariaren azken zenbakian (56, 2), hainbat gai landu dute. Horien artean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria. Ikastola eredua (1960-2010) liburuaren erreseina jaso du aldizkariak, Iñaki Etxezarretak eginda. Liburua 2010ean argitaratu eta aurkeztu zen Atarrabian, eta Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da.
Urtebete geroago, 2011ko irailean, Tafallan, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha aurkeztu zen Tafallan, lanaren gaztelaniazko bertsioa.