Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.
- Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen Vahan Sarkisianen txostena.
- Joseba Intxaustik Fernando Mendizabalen hilberri txostena landu egin zuen.
- Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri zuten.
- Jose Antonio Arana Martijari dagokionez, Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri zuten.
Hona hemen Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Jose Antonio Arana Martijaren omenez.
Jose Luis Lizundia: Jose Antonio Arana & Euskaltzaindia 95,04 Kb