Jose Luis Alvarez Enparantza, "Txillardegi", "Larresoro"... izen anitz eta gauza asko izan da bere bizitzan Euskal Herriarendako eta euskararendako. Joan direnekin maiz gertatu ohi den bezala, Txillardegiri buruz ere, zertzelada ikusgarri batzuk gehiago azpimarratuko dira egun hauetan agian bere beste ezaugarri esanguratsu baina arruntagoak baino. Omenezko lerro apal hauetan nire asmoa da beste ezaugarri horien aipamen xumea egitea.