Unibertsitatean harrapatu nau Txillardegiren heriotzaren albisteak, hain zuzen ere, euskarazko ekitaldi batean. Hona nire lehen burutazioa, Txillardegiren gomutan: euskara eta unibertsitatea. Berak, beste batzuekin batera, errealitate horren egilea izan zen.
Gero, jakina, bestelako kontuak etorri zaizkit burura, hala nola, behinolako hitzorduak, Ned Thomas galestar soziolinguistarekin, Ondarroan emandako hitzaldi hura edota hamaika ekimen eta lan, euskararen sustatze eta babesletza zereginetan gauzatuak.
Andres Urrutia: Txillardegi, "euskal intelligentsia"ren haritik 77,26 Kb