2010eko abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldiak antolatu zituen. Jardunaldi horien helburua Euskal Literaturaren Historia egiteko erabili diren moldeez gogoeta egitea izan zen, eta halaber, Euskal Literaturaren Historia egiteko erabil litezkeen molde berriak proposatzea.
Jardunaldi horietako txosten guztiak Euskera 2010, 55, 2 liburukian argitaratu dira. Interneten ere kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak.
Hona hemen aurkeztu ziren txostenak:
- Jesus Maria Lasagabaster: "Euskal literaturaren historia eta historiografia"
- Ana Toledo: "Euskal literaturaren sistema: historia baterako aukera-irizpideak"
- Jon Casenave: "Euskal literaturaren historia. Eredu berrituaren aurkezpen historiografikoa"
- Xabier Etxaniz: "Euskal literaturaren historia; begirada berriaz"
- Manu Lopez Gaseni: "Genero periferikoen agerpena euskal literaturaren historietan"
- Asier Barandiaran: "Istorioen gizatasuna euskal literaturan: adibide bat"
- Josu Bijuesca: "Praktika literarioaren esparru sozialak eta XVIII. mendeko euskal literatura penintsularra: Naissance de l’écrivain?"
- Patri Urkizu: "Bertso-paperen eta baladen sailkapenez gogoetak & oharrak edizio baterako"
- Iratxe Retolaza: "Literatura herrikoia, herri-literatura, herri-idazleak: herrikoitasun kontzeptuez zenbait gogoeta"
Jardunaldietan eztabaidarako tarte luzea zabaldu zen. Horren laburpena ere argitara eman da, baita Iratxe Retolazak egin duen sarrera ere.