Euskaltzaindiak Euskera 2009, 54, 2-2 liburukia, Gerra zibila eta euskal literatura, izenburua duena, sarean jarri du. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu zela 70 urte betetzen zirela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jardunaldiak antolatu zituen EHUko 2009ko Uda Ikastaroen barnean, gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna aztertzeko asmoarekin. Han aurkeztu ziren hitzaldiak biltzen dira hemen. Liburua Ana Toledok koordinatu zuen.
Jardunaldietan zortzi hitzaldi eman ziren. Banan-banan kontsulta daitezke:
- Jon Kortazar: "Gerra zibila eta euskal kontagintza"
- Ana Toledo: "Isiltasunaren gerraostetik gerrari buruzko autobiografiara"
- Jean Haritschelhar: "Gerra Zibila: Iparraldeko ikuspegia"
- Mari Jose Olaziregi: · "La recuperación de la memoria histórica en la novela contemporánea vasca"
- Patri Urkizu: "Euskal teatroa Gerra Zibilean (1936-37)"
- Iratxe Retolaza: "Gernikako bonbardaketa euskal literaturan: errepresentazio eta begirada poetikoak"
- Ur Apalategi: "Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi-n: literaltasuna, alegoria eta beste zenbait hipotesi"
- Iñaki Aldekoa: "Gerra Zibila Ramon Saizarbitoriaren narraziogintzan"