Euskaltzaindiak Jesü Kristen Imitazionea liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Jesü Kristen Imitazionea XV. mendeko idazlan mistikoa da. Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. Euskalki desberdinetara hainbat itzulpen izan ditu. Martin Maisterrek egindakoa 1757koa da. Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak oraingo euskal grafiara egokitu du.