Euskaltzaindiak Erronkari eta Ansoko toponimiaz liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Juan Karlos Lopez-Mugartzak idatzi duen liburu honetan Erronkaribarko eta Ansoko toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste. Ikertutako eskualdeen mapa zehatza ere eskaintzen da lan honetan. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr zenaren zuzendaritzapean burutu zuen. Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren bosgarren zenbakia da.