Euskaltzaindiak Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L' enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzia da. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzarekin burutu zuten lana, erakunde horrek bere ikasleen 1995-96, 2002-03 eta 2008-09 ikasturteetako matrikulazio-fitxak Euskaltzaindiaren eskuetan jarri zituen eta. Liburua "Jagon" sailaren 9. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu da. Euskaraz eta frantsesez dago.