Abenduaren 2an, Orozkoko mapa toponimiko-topografikoa aurkeztu zen. Ikerketa Felix Muguruza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak egin du. Harekin batera, hauek egin zuten aurkezpena: Josu San Pedro Orozkoko alkateak, Begoñe Olabarria Euskara zinegotziak, Mirari Alberdi Eusko Jaurlaritzako Estandarizazio teknikariak eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak.
Orozkoko Udalak 2.000 izen baino gehiago biltzen dituen maparen 2.500 ale argitaratu ditu. Herriko etxeetako postontzi guztietan banatuko da eta herriko museoan ere eskuratu ahal izango da.