Pierre Duny Pétré 1914an jaio zen, Donibane Garazin, eta 2005ean hil zen. Idazlea izan zen -poeta, batez ere, baina ipuin eta artikulu asko ere idatzi zituen-. Euskaltzain urgazlea, 1963an izendatua. Kazetaria ere izan zen, baita bilketa etnologiko eta folkloriko garrantzitsuen egilea ere. Bere bizitza zinez interesgarria izan zen, pasadizoz beterik.
Arnaud Duny-Pétré bere semeak Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekari hiru helbide elektroniko helarazi dizkio, "Pierre Duny-Pétré-k idatzi liburu agortu edo ezezagunak" eskaintzen dituztelarik. Hona ekarri ditugu.
Bestalde, Duny-Pétréren bizitzaren berri izan nahi duenak bi euskaltzain emerituk idatzitako artikuluak irakur ditzake: batetik, Jean-Louis Davantek eginikoa, eta bestetik, Jean Haritschelharrek egin zion hilberri-txostena.
Arnaud Duny-Pétrék emandako informazioa ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean.
Hona Arnaud Duny-Petrek emandako diru helbide elektronikoak:
Xirula mirula. L'enfant basque depuis le bébé jusqu'à l'adulte à travers ses amusements, ses terreurs naïves, ses formulettes récréatives, burlesques et superstitieuses". Beharbada, bere lanik ezagunena da: umeen kanta, ipuin eta esaeren bilketa lan gaitza da, jatorrizko testuen ondoan ematen duelarik frantses itzulpena, testuinguruari buruzko oharrak eta baita argazkiak ere.
Ahozko euskal literatura Garazin. Ipuin luzeagoak biltzen ditu, euskaraz bakarrik. Hemen aurkezten dira berrogei-bat alegia, ipuin eta kondaira Pierre Duny-Pétré-k bildurik Garazin (Nafarroa Beherean). Hau ere irudiz apaindua.
Piarres Hegitoaren olerkiak. Hemen bere poesiak daude, Piarres Hegitoa ezizenez sinatuak. Hegitoa bere etxearen izena da, beraz, egiazki «Piarres Hegitoa» deituko zuten, ziur aski, bere auzoko eta lagunek. Badirudi liburu gisa ez dela argitaratu.
Berrogei-bat urtez Pierre Duny-Pétré-k agerrarazi duen olerki bilduma hemen biltzen da, izen-orde desberdinez izenpetua —Piarres Hegitoa gehienenik baliatua— aldizkari anitzetan : Herria, Elgar, Enbata, Lagunt eta maita, Principe de Viana, Argia, Maiatz, eta abar