Atzo goizaldean Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak utzi gintuen. Gernikan hil zen, duela laurogei urte besoetan hartu zuen herrian bertan. Gernikan jaio eta Gernika herriari oso lotua sentitu zen beti Jose Antonio (...). Hainbatetan esan ohi denez, hil direnek bizidunen artean utzi duten oroitzapena, arrastoa haien bizipoza baldin bada, Jose Antonio Arana Martija luzaroan biziko da gure artean.