Joan zaigu, zendu da Jose Antonio Arana. Horra albiste latza, goizean izan dudana. Bat-batean, burura, hainbat gertaera, pasadizo, bizipen... ezin konta ahalekoak.
Lehen kezka familiakoentzat izan dut. Maiteder emaztearen gomuta eta etxeko guztientzako kolpe gogorra. Jose Antonioren eguna zela eta, duela gutxi aritu ginen biok telefonoz hizketan, nik berari zorionak emateko eta beste urte baterako agiantzak opatzeko.Umoretsu zegoen eta elkarri egin genion agindua, halako batean egotekoa. Tamalez, ez dugu hori beteko.
Andres Urrutia: "Jose Antonio Arana, herritarra eta herriarentzat" 48,96 Kb
Andres Urrutia: "Jose Antonio Arana, un compromiso con la cultura vasca" 53,67 Kb