Ez naiz Aranologoa eta ezta Aranista ere. Ez dut, bada, Jose Antonio Aranaz inori ezer erakustekorik. Badut, halere, harekiko zor eta estimu zuzena eta zeharkakoa. Nik Joseantonio gutxi (behar nukeen baino gutxiago, zalantzarik gabe), berandu eta urrundik (urruntasun fisikotik, ez espirituzkotik) tratatu izan dut. Alabaina, tratu hori gozoa izan da beti, natorik gabea, Barrutiak zioen moduan, eta beti ere aberasgarria niretzat. Hortik nire honako zorraren aitorra den ohar xume hau.