Eguazten goizeko lehenengo orduan, Euskaltzaindira ailegatu eta batera jaso dut gure Jose Antonio euskaltzain-laguna zendu delako berria. Berri tristea eta itzala; loretan eta potinean dagoen udaberri eder honi kontrakarra egitera datorren berri ituna, nonbaiten ere, Jose Antonioren joaera hau.
Agur esateko egun seinalatua, "asko esan gurakoa", suertatu da, ez jakin halabeharrez ala beraren guraz. Gernikako uria eta alderak, 1937ko udaberri astelehen batez, plaza egun batez, birrinetan triskatuak izan zireneko memoria-eguna gautzearekin itzali da Jose Antonioren bihotz isioa. Gernikako seme eta euskaltzain honen heriotzean zilegi bekit urteurrenagazko berdintza hau egitea.