Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean. Izendegi horiek datu-iturri duten Euskal Corpus Onomastikoan eginiko hobekuntzen ondorioz, aurrerantzean arinagoak eta seguruagoak izango dira eguneraketa horiek eta, beraz, egokiagoa webgunearen bidez eskaintzen den zerbitzua.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.
Comments
Hau da esteka orokorra: http://www.euskaltzaindia.net/onomastika. Hortik kontsulta daitezke pertsona-izenak , deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonomastika (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).
Eskerrik asko
Ondo izan