Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiari egin dion Manuel Larramendiren Hiztegi Hirukoitza lanaren lagapenaren harira, Akademiak erakusketa bat antolatu du. Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak prestatu du eta Manuel Larramendiren lan batzuk erakusten ditu: batetik, bera bizirik zegoela argitaratu zirenak, eta bestetik, hil ondoren publikatutakoak. Hainbat autorek Larramendiren obrari buruz eginiko lanak ere ikus daitezke erakusketan.
Hona erakusketa osatzen duten liburu guztien zerrenda.
Manuel Larramendi (1690-1766). Erakusketari buruzko informazioa 123,31 Kb