Apirilaren 15ean, Diman, Aita Lino Akesoloren omenezko bilkura egin zuten Udalak eta Euskaltzaindiak. Bilkura horretan, Julen Urkizak, Luis Baraiazarrak eta Patxi Uribarrenek hitzaldi bana eman zuten. Andres Urrutiak, Miren Dobaranek eta Jose Ramon Garaik ere hitz batzuk esan zituzten Akesoloren omenez.
Bilkura hasi baino lehen, "Aita Lino Akesolo (1911-1991). Euskararen alde egindako lan nekaezina eskertuz. Dimako Udala - Euskaltzaindia" dioen plaka bat zabaldu zen.
Hona ekartzen ditugu Julen Urkizak, Luis Baraiazarrak eta Patxi Uribarrenek eman zituzten hitzaldiak.
Julen Urkiza: "Lino Akesoloren izaera dala eta" 73,71 Kb
Luis Baraiazarra: "Lino Akesolo eta euskaltzale lagunak" 83,93 Kb
Patxi Uribarren: "Lino Akesolo. Irakurle aseezina, ikertzaile sakona, hiztegigile zorrotza" 131,33