Xabier Gereño Arrarte Bilbon sortu zen, 1924ko abuztuaren 12an. Txikitan Bilbon bizi izan zen eta horko Merkataritza Eskolan Ingeniaritza ikasi zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, aita lanetik bota zuten eta familiak Kanarietako Las Palmas hirira alde egin zuen. Hiri horretako goi mailako Merkataritza Eskolan ikasi zuen eta Bilbora itzuli zenean Merkataritza Intendente ikasketak amaitu zituen. Horrez gain, solfeo eta piano ikasketak ere egin zituen. Euskara amarengandik jaso zuen.
33 urtetan zehar, kontularitza ardura izan zuen La Aeronáutica S.A. lantegian. Bere enpresan lankide zuen Manuel Landaluze txistulariarekin txistua ikasi zuen eta dantza taldeen ekintzak eta bidaiak antolatzeari ekin zion. 1955ean Txistularien Elkarteak berriz indarra hartu zuenean, buru belarri aritu zen lanean. 1957an Txistulari Udal Akademiaren sorrera bultzatu zuen, Bilbon.
1980tik 1988 arte Euskaltzaindian lan egin zuen, erakunde honetako kontabilitatea antolatu zuelarik. Euskaraz antolatu zuen, gainera, berak sortutako eredu hau beste enpresa askorentzat balio handikoa izan zen.
Euskal Irrati Telebistako lehen Administrazio-Kontseiluko kide izan zen.
1965. urtean euskal abesti berrien txapelketa eratu zuen Bilbon, baina agintariek debekatu egin zuten. Txapelketa horretan Benito Lertxundik eta Lourdes Iriondok hartu zuten parte, besteak beste. 1950eko hamarkadan Biarritzeko eta Baionako udalekin batera, hainbat jaialdi antolatu zuen Ipar Euskal Herrian ere.
Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari (berak sortu zuen), Anaitasuna, Aizu!, Bilbao eta El Mundo agerkarietan, besteak beste, eman zituen argitara bere idazlanak.
Cinsa liburu eta disko argitaletxearen zuzendaria izan zen ere. Argitaletxe horren helburua honako hauxe zen: euskal kulturaren aldeko ekintzak zabaltzea, musika bereziki, merkatal enpresen egitura erabiliz. Cinsak 42 disko argitaratu zituen, bai eta liburu batzuk ere. 1968. urtean, Xabier Gereño espetxeratu zuten; arrazoia hauxe izan zen: Julen Lekuonaren "Ez, ez dut nahi" kantak behar zuen baimenik ez zuen eskuratu, eta Gereñok 15 egun eman zituen kartzelan. Hau izan zen bere bizitzan atxilotu zuten bigarren aldia, lehenengoa hogei urte lehenago gertatu baitzen, 1948an, orduan euskara irakasteko akademia sortu nahi izan zuelako.
Eleberri ugari idatzi zituen, batez ere genero beltza landu zuen.
Euskal Herriko Txistularien Elkarteko sortzaile izan zen. San Anton orfeoia sortu zuen taldeko partaidea ere izan zen.
Euskaltzaindiak 1965eko irailaren 24an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskaltzain ohorezko, berriz, 1998ko apirilaren 24an izendatu zuen.
1991n Bilboko Reina de la Paz egoitzara joan zen bizitzera. Egoitza horretan kultura eta animazio batzordeko arduraduna izan zen, hasiera-hasieratik.
Sariak:
- Euskal Herriko Txistularien Elkarteko ohorezko kidea
- Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko kidea
- Bilboko Udalaren "Don Diego" saria
- Bidebarrieta Kulturguneak omendu zuen 1996anArgitaratutako lan batzu
Idaztitako lan batzuk:
- Zein da errudun?
- Arantza artean.
- Argi bat iluntasunean.
- Nora naramazue?
- Andereño.
- Hiltzaile baten bila.
- S New Method for Learning Basque.
- Learning Basque.
- Iruineako asasinatzea.
- Nouvelle Méthode. 1980
- Diccionario general castellano-euskara y euskara-castellano.
- Método de euskara.
- Konspiratzaileak.
- Kuwait-en harrapatuak.
- Residencia Rochester.
- Carta fatal.
- Huyendo del pasado.
- Gran diccionario general
- Diccionario general
- A new method for learning basque
- Bederatzi nobela labur
- Hamar nobela labur
- Hamabi nobela labur
- Zortzi teatro lan
- Zazpi teatro lan
- Método de euskera con cassettes o CD
- Nouvelle methode de basque
- Antonello euskalll herrian
- Umorezko teatroa
- Umorezko teatroa II
- Kikili eta Kokolo chile-n
- Kikili eta Kokolo espioitzan
- Kuwait-en harrapatuak
- Gerra ezkutua
- Drogen munduan
- Jomeini-ren paradisuan
- Africa beltzean
- Zumalakarregui, euskal buruzagi
- Euskal espioak nazien aurka
- Jurgi kapitaina Hong-Kong-en
- Andre Catalina eta Arabia-ko emir-a
- Gadafi hiltzeko agindua