Korrika 17 gaur hasiko da, Trebiñun, arratsaldeko 17:30ean. 400 herri zeharkatu eta 2.500 kilometro egin ondoren, euskararen aldeko lasterketak Donostian izango du helmuga, hilaren 17an.
Martxoaren 31n, Euskaltzaindiaren egoitzan, AEK-k Korrika 17 aurkeztu zuen. Bertan bildu ziren eragileen aurrean, Mertxe Mugika Korrikaren koordinatzaile nagusia eta Edurne Brouard arduraduna lasterketaren esanahiaz eta garrantziaz mintzatu ziren. Jakina denez, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean burutuko den Korrika 17-k Euskaltzaindia omenduko du. Omenaldi honen ekitaldi nagusia martxoaren 25ean egin zen, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian.