Jose Ramon Etxebarria ingeniari eta euskaltzain urgazleak CAF-Elhuyarren Merezimendu saria jaso du, "euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik". Etxebarriak Eustakio Arrojeria Elhuyar Fundazioko buruordearen eskutik jaso zuen saria, martxoaren 24an Usurbilen egin zen ekitaldian.
CAF-Elhuyar sarien atolatzaileek esan zutenez, sari honekin omenaldi bat eskaini nahi izan zaio Jose Ramon Etxebarriari, "40 urteetan zientzia eta teknologiaren arloan euskarari eta euskal gizarteari egindako ekarpen oparoagatik".