Martxoaren 25ean, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian, Korrika 17-k Euskaltzaindia omendu zuen. Omenaldian Euskaltzaindiaren historia biltzen duen Zenbait gazte ausart dokumentala aurkeztu zen. Dokumentala Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silva ikasleek egin dute. Amaieran, euskaltzainek oroigarri bana jaso zuten.
Korrika 17 apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta 17an amaituko, Donostian.