Datorren ostiralean, martxoaren 25ean, Korrikaren 17k Euskaltzaindia omenduko du., Donostiako Kursaalean, iluntzeko 19:00etan. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute Euskaltzaindiaren historia biltzen duen Zenbait gazte ausart dokumentala. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko hiru ikaslek egin dute: Iker Ugaldek, Ekaitz Herrerak eta Alexander Silvak. Bestalde, euskaltzain guztiek oroigarri bana jasoko dute.
Honen aurkezpena atzo egin zen Donostian. Bertan, hauek izan ziren: Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, Mondragon Unibertsitateko Iker Ugalde, Ekaitz Herrera, Alxexander Silva, Aitor Zuberogoitia irakaslea -Iban del Camporekin batera dokumentala gidatu du- eta Idoia Peñacoba idazkari nagusia. Eta, eurekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburua.