Martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia /Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Gasteizen. Liburua Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 29. liburukia da eta Ubarrundia osatzen duten sei herrietako toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu, hots, Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia herrietakoak. Lanaren egilea Elena Martinez de Madina da. Jose Luis Lizundia eta Roberto González de Viñaspre, egitasmoaren zuzendaria eta aholkularia dira, hurrenez hurren.
Hona Elena Martinez de Madinak aurkezpenean esan zituen hitzak.