Badira, Koldo Mitxelenak inoiz gogorarazten zigunez, classical fallacies edo falazia klasikoak deituriko egiantzeko gezurrak, beti gauzak oker ulertu eta halaxe erantzutera behartzen gaituztenak. Horrela, jendeari, euskara ala erdara, ea bietako zein den hizkuntza zaharragoa galdetzen zaionean, gehienek, inolako zalantzarik gabe, zaharrena euskara dela erantzuten dute. Ez dira konturatzen, ordea, galderak berak barruan ezkutatzen duen maltzurkeriaz.