Otsailaren 1ean, "Euskara, jalgi hadi plazara" erakusketa zabaldu zen Gasteizko Eusko Legebiltzarrean. Bertan, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai dago. Euskaraz inprimatu zen lehen liburua Frantziako Biblioteka Nazionalean dago, eta hauxe da Euskal Herrira ekarri duten lehen aldia.
Erakusketa horren komisarioa Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da eta gai honen inguruan hausnarketa egin du, Euskal Herriko bi komunikabidetan asteburuan argitaratu diren artikuluetan. Batetik, Berria egunkariak publikatu duen Xabier Kintanak berak sinatutako artikuluan. Eta bestetik, Noticias taldeak kaleratzen duen Ortzadar gehigarrian egin dioten elkarrizketan.
Berria egunkariko artikulua irakurtzeko, sakatu hemen.
Ortzadar gehigarriko elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.
Bestalde, Plazaberrin argitaratu zen artikuluan, erakusketaren ezaugarri batzuk aipatu zituen Xabier Kintanak.