Atzo, abenduaren 22an, Ordiziako leku-izenak liburua aurkeztu zen. Liburuarekin batera, herriko toponimoen mapa eta webgunea ere aurkeztu ziren, Ordiziako Udaletexean egindako ekitaldian. Aurkezpenean hauek izan ziren: Belen Maiza Euskara zinegotzia, Irati Zaldua eta Ainitze Etxaniz Ordiziako lana burutu duten ikerlariak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkari eta lanaren zuzendaria, Imanol Goikoetxea mapa egin duen geografoa eta Joxerra Aipuru webgunea landu duen Lametza enpresako kidea.
Toponimoak jasotzeaz gain, Ordiziako leku-izenak liburuak garai bateko bizimoduaz informazio zabala ematen du.
Euskaltzaindiak eta Ordiziako Udalak 2007an uztailean sinatu zuten herriko toponimoak eta ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea xede zuen lankidetza hitzarmena.