Bihar, abenduaren 17an, Zarauzko Frantziskotarren komentuan, Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua aurkeztuko da, eguerdiko 12:00etan. Liburua Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Arantza Ozaetak idatzi du. Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.
Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren bertsioa da. Egileak Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean egin zuen, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, eta 2009an irakurri zuen.
Ozaetak dioen bezala, "liburuak sermoia zer den azaltzea du xede, beti ere, sermoia hizkuntzazko gertaera eta objektu diskurtsibo gida kontsideraturik".
Aurkezpenaren ostean, Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana emango dute, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenaren harira.
Liburuaren aurkibidea 165,85 Kb