Atzo, abenduaren 14an, Baionako Elkar Aretoan, Erlea aldizkariaren 3. zenbakia aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Aurkezpena honako hauek egin zuten: Bernardo Atxaga zuzendariak, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordeak eta zenbaki honetan parte hartu duten Luzien Etxezarreta eta Piarres Aintziart idazleek.
Erlearen zenbaki honek Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista bihurtu dituelarik. Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek, Luzien Etxezarretak- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte. Bestalde, Mohamed Xukri, Joseba Sarrionandia edota Vicente Ameztoy dira protagonista zenbaki honetan, besteren artean.