Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.
Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Sagrario Aleman batzordeko buruak eskerrak eman zizkieten parte hartu zutenei, baita entzule izan zirenei ere.
Hona hemen, batetik, Andres Iñigok eta Sagrario Alemanek jardunaldien aurkezpena egiteko esan zituzten hitzak. Eta bestetik, Asier Basurtok erabili zuen materiala, "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" hitzaldia emateko.
Andres Iñigoren aurkezpena 6,02 Kb
Sagrario Alemanen aurkezpena 53,73 Kb
Asier Basurto: "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" 3,61 Mb
"Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" (testua) 249,23 Kb