Abenduaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Erlea aldizkariaren irakurleen saioa lehen aldiz egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekitaldia Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen "Hitza eta musika" jardunaldien barruan kokatu zen. Bernardo Atxaga zuzendariaren esanetan, irakurlearen saioak izeneko iniziatibaren bitartez, irakurleak eta aldizkarian parte hartu dutenak bildu nahi dira, eta guztien arteko harreman zuzenak bideratu.
Bernardo Atxagarekin batera, saioan hauek parte hartu zuten: Andres Urrutiak, Pedro Alberdik, Arantzazu Royok, Jose Mari Iturraldek, Kepa Altonagak eta Miel Angel Elustondok. Mohamed Xukriri buruzko bideo bat ere proiektatu zen.
Bestalde, Erlea - 3 aldizkaria bihar, abenduaren 14an, aurkeztuko da Baionan, Elkar Aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Atxagarekin batera, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordea izango da, eta Luzien Etxezarreta eta Piarres Aintziart idazleak.