Bestalde, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala eraberritua plazaratu da. Urteko hiru zenbakiak -lau liburukitan jasoak- kalean dira.
Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.
Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.
EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Aurten, Akademiak eraberritu du, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin du. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
Hori dela-eta, aldizkari zientifikoek azken aldian daramaten homologazio prozesu orokorraren baitan, Euskera-rekin ere ahalegin berezia egin du Akademiak: CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak ezarri dituen kalitate ereduen arabera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoak diren Latindex irizpideak bete dira, eta izen bereko Katalogoan sartu da. Bestalde, helburu horri atxikiz, Idazketa Batzordea eta Aholku Batzordea eratu dira eta artikulu zientifikoei, propio behar duten egitura eta tratamendua eman zaie. Ahalegin horretan laguntzeko, kanpo adituen ebaluazioak ere, sistematikoki erabiliko dira.
Egileak: Batzuk
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 10,00 €
Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak lanaren arduradunak Itziar Idiazabal eta Andoni Barreña izan dira. Haiek adierazi bezala, liburu honen helburua euskarari buruz eta haren ikas/irakas prozesuaren inguruan egiten den ikerkuntza jasotzea da, euskararen irakaskuntzan aurrerapauso kualitatiboa eragiteko.
Egileak: Batzuk
Editorea: -Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 10,00 €
Gerra zibila eta euskal literatura lana Ana Toledok koordinatu du. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu zela 70 urte betetzen zirela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jardunaldiak antolatu zituen EHUko 2009ko Uda Ikastaroen barnean, gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna aztertzeko asmoarekin. Han aurkeztu ziren hitzaldiak bildu dira hemen.
Egilea: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 16,75. €
Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldien aktak publikatzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Etorkinak eta euskara" izenburupean burutu ziren iaz. Gainera, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia; Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta, 2009an Bilbon eta Donostian egin ziren ekitaldiak; edota Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Juri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak.
HIZTEGI BATUA
Hiztegi Batua bi alditan egiten ari da Euskaltzaindia. Lehen itzulia 2000. urtean amaitu zen. Bertan, forma erabilienak edota hedatuenak jaso ziren. Orotara, 22.736 hitz onartu ziren eta liburu bakarrean argitaratu. Lehen itzulia amaitu bezain laster, bigarrenari ekin zion Euskaltzaindiak. Bigarren itzuli horretan, erabilera urriagoko hitzak jasotzen ari dira. Euskaltzaindiak hitz edo forma horiek onartu, osatu eta argitaratzean, guztira 40.000 hitzetik gora izango du Hiztegi Batuak.
Egileak: BatzukEditorea: Elkar argitaletxea - Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-9783-940-2
Prezioa: 25 euro
Hiztegi Batuaren 3. edizioa da eta 36.016 sarrera eta 6.052 azpisarrera ditu. 2008ko abenduan kaleratu zen 2. argitaraldiko Hiztegi Batuak, aldiz, 27.786 sarrera eta 4.165 azpisarrera zituen, hau da, bi urtean %29,6 hazi da sarreratan eta %45,3 azpisarreratan. Horregatik erabaki da, hain zuzen, Hiztegi Batuaren 3. argitaraldi hau kaleratzea.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
"JAGON" BILDUMA
Bilduma honetan euskararen soziologiaren hainbat ikerketa eta saiakera argitaratzen dira, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu eta euskara sustatzeko eta babesteko.
Ikastola mugimendua. Dabilen herria
Editorea: Euskal Herriko Ikastolak - Euskaltzaindia, 2010
Bilduma: Jagon
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-64-5
18 €
Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza berria da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da. Hortaz, lan honek ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko dute.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Narrazioak eta olerkiak, 2009
Egileak: Batzuk
Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN:978-84-8056-270-6
Prezioa: 3€
2009ko Azkue sariak irabazitako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2009ko urrian, Erlea aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkaria Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da.
Zuzendaria: Bernardo AtxagaEgileak: Batzuk
Editorea: Pamiela - Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara, arabieraz
ISBN: 1889-7576
Prezioa: 12 €
Zenbaki honen atmosfera nagusiak Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista direlarik. Bestalde, Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio Erleak, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte. Mohamed Xukri idazle marokoarrak (1935-2003) leku berezia du zenbaki honetan, eta Joseba Sarrionandiaren Tuaregen poesiaren amaiera artikulua ere badago, idazleak argitaratu berri duen liburuaren zatia.
Aldizkaria eskuratzeko egin klik hemen
EUSKAL OLERKI-ANTOLOGIA
Editorea: Pablo González de Langarica - Sebastian Gartzia Trujillo, 2010Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.
ISBN: 978-84-95438-62-1
Prezioa: 15.00 €
Liburu hau euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago, hots, olerki guztiak jatorrizko hizkuntzan ez ezik, aipatu beste hiru hizkuntzetan ere ematen dira. Hori dela-eta, liburuaren bestelako izenburuak: Voz, palabras, lenguas. Voix, mots, langues. Voice, words, languages. Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen paratzaileak.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen
Plazaberri agerkariaren 8. zenbakia
ARGITALPENEN KATALOGOA
Aspaldiko urteotan Euskaltzaindiak argitaratutako arau. gomendio, ikerkuntza-artikulu eta literatur lanen berri ematen duen argitalpena da.
Euskaltzaindiaren Argitalpenen Katalogoa
Paratzaileak: Ricardo Badiola - Jon Artza
Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa