Izan ere, Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldien aktak publikatzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Etorkinak eta euskara" izenburupean burutu ziren iaz; orduan hizlari izan ziren Sagrario Aleman, Erramun Osa, Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos, Eduardo Javier Ruiz Vieytez, Ibon Manterola eta Eider Lardizabal eta Begoña Zestauren mintzaldiak jaso dira orain kaleratu den liburuan.
Euskaltzaindiaren batzar-agiri eta erabakiez gain, liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia; Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta, 2009an Bilbon eta Donostian egin ziren ekitaldiak; Nafarroa Oinez ospakizunaren haritik, Etxarri Aranatzen egin zen ageriko bilkura; edota Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Juri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak. Aurkibidea ikusteko sakatu hemen.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.