Joxe Azurmendi filosofo, idazle eta ohorezko euskaltzainak irabazi du euskarazko Saiakeraren Euskadi Saria Azken egunak Gandiagarekin liburuagatik. Epaimahaiak esan duenez, "funtsean, bizitza, heriotza eta erlijioaren inguruko saiakera da. Giza zientzien inguruko jakintza ugariak harremanetan jarri ditu: antropologia, filosofia, literatura, soziologia...".
Azken egunak Gandiagarekin Elkar argitaletxeak eman zuen argitara. Liburuaz hauxe dio bere webgunean.