Gaia zenbait ikuspegitatik aztertuko da, ikerketa eta esperientzia desberdinak ikusiko dira, eta, gazteei buruz hitz egiteaz gain, gazteei beraiei emango zaie hitza. Hala, mahai-inguru bat ere egingo da, Kike Amonarrizek moderatuko duena. Bertan parte hartuko duten gazteek hau bezalako galderei emango diete erantzuna: Euskaraz egiterakoan eroso sentitzen zarete? Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, zergatik darabilte batzuk eta zergatik ez beste batzuk? Nola ikusten duzue euskararen presentzia sare sozialetan?
Bestalde, hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean.
Jone Miren Hernandez: "Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur 21,85 Kb
Asier Basurto: "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" 97,45 Kb
Jean-Baptiste Coyos eta Erramun Baxok: "Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian" 19,77 Kb
Josune Zabala eta Maitane Ayerza: "Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi" 30,37 Kb
Garazi Labiano: "Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-jarrerak Nafarroan" 5,41 Kb