Ronald Inglehart-ek El cambio cultural en las sociedades industriales avanzadas liburuan (1991) dioenez, mendebaldeko gizarte aberatsek balore materialistetatik balore postmaterialistetarako jauzia egin dute; ongizate materialari, diruari eta ziurtasun fisikoari garrantzia ematetik, bizi-kalitatea azpimarratzera pasatu dira. Ideologia postmaterialistaren adierazle argienak izango lirateke gizarte gizatiarragoetan eta baketsuagoetan bizitzeko gogoa, herrietan, lantegietan eta, oro har, politikaren arlo eta maila guztietan, gizakien parte hartzea handitzeko nahia, garapen iraunkorra lortzea edota herrialde txiroen garapena ahalbidetzea. Postmaterialismoak aldarrikatzen duena da ekonomia, enpresak edo dirua gizatiarragoak bihurtu behar direla; alegia, dirua mutilik hoberena da, eta nagusirik txarrena.