2009an, hauek izan ziren irabazleak: Mikela Atxoarena (narrazio bat eta olerki bat), Maialen Akizu (narrazio bat eta olerki bat), June Ugalde, Lorea Solana, Nerea Eizagirre (narrazio bi), Amaia Iturriotz, Leire Arenas (olerki bi) eta Nerea Ibarzabal. Akzesita lortu zuten Oriane Aiestaranen, Maialen Akizuren eta Goiuri Unanueren lanak ere argitaratzen dira liburuan.
Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña, B mailan.
Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizio berrirako lanak aurkezteko epea 20010eko abenduaren 16an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Oinarriak ikusteko sakatu hemen.
Liburuaren aurkibidea 32,48 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen