Azaroaren 4an, Jabier Muguruza Angel Unzurekin eta Iñaki Irazu aritu ziren, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien bigarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.
"Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik. Hurrengo saioa azaroaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek hartuko dute parte.