Urriaren 8an, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak olerki-antologiaren aurkezpen ekitaldiarekin bat eginez, Euskaltzaindiak Gabriel Aresti zena (Bilbo, 1933-1975) omendu zuen. Aresti poeta handia euskaltzain urgazle ere izan zen, bai eta euskara batuaren bultzatzaile handienetarikoa ere.
Omenaldi honetan, Xabier Kintanak hartu zuen hitza. Ondoren, Kintanak berak, euskaltzainburuak eta Ameli Esteban Gabriel Aresti zenaren emazteak agerian utzi zuten Bilboko poetaren koadroa, Euskaltzaindiaren batzar aretoaren sarreran dagoena. Arestiren erretratua Jorge García Alegríak egin du.
Andres Urrutiak esan zuenez, "Euskaltzaindia prest dago, irudia ez ezik, bestelako lanak eta ekimenak ere bultzatzeko haren inguruan, uste baitu Arestik eta Bilbok, euskara eta euskalgintzak hori merezi dutela".
Hona hemen Xabier Kintanaren hitzak.