Gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburu hau euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago. Andres Urrutia euskaltzainburuak esan duenez, "badu Euskaltzaindiak, argitalpen honen bidez, tresna berria, aldizka etortzen zaizkion aditu eta gainontzekoei gure olerkien albiste emateko eta munduan zehar gure kultura eta hizkuntzak barreiatzeko. Egungo mendeak eta egungo munduak hala eskatzen duela argi dago eta bide horretan jarraitzeko zalantzarik ez du Akademiak". Euskaltzainburuarkin batera, Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo lan honen paratzaileak izan dira, bai eta Bernardo Atxaga eta Blanca Sarasua olerkariak ere.
Atxaga eta Sarasuaz gain -haiek irakurri dituzte poema batzuk gaurko ekitaldian-, liburuan jasotzen diren beste hainbat olerkariren senitartekoak izan dira ekitaldian: Sabina de la Cruz, Blas de Otero zenaren emaztea; Milagros Bengoetxea, Javier de Bengoetxearen alaba; Juanita Gandiaga, Bitoriano Gandiagaren arreba eta Ameli Esteban eta Andere Aresti Gabriel Arestiren emaztea eta alaba. Haiek guztiak opari bana jaso dute: Jorge García Alegríak egindako poeta bakoitzaren erretratua, liburuan ere argitaratzen dena.
Andres Urrutiaren hitzak 60,49 Kb
Sebastian Gartzia Trujilloren hitzak 79,68 Kb
"Ahotsa, hitzak, hizkuntzak" liburuari buruzko irudiak 7,18 Mb
Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua eskurzatzeko sakatu hemen