Gella Schweid Fishmanen emazteak, bilduta zeuden hogeitaka senide, lankide eta lagun aurkeztu zizkion Mikel Zalbideri. Bertan zeuden, besteren artean, Ofelia García, Ricardo Otheguy eta, Galestik, Colin H. Williams irakasleak. Ondoren, Mikel Zalbidek azaldu zituen, labur-labur, euskaldunek Hizkuntzaren Soziologiaren profesoreak egindako lana eskertzeko dituzten motiboak eta, bereziki, Euskal Herrira egindako bisitaldien bidez euskaldunekin izan dituen harremanak eta euskararen egoeraz bere liburuetan egin dituen aipamenak (Some remarks in honour of Professor Joshua A. Fishman).
Jarraian, Joshua Fishmanek azaldu zuen, bere partetik, euskaldunekin eta euskararekin izan dituen harremanek (The Basques in My Life) bere bizitzan zer suposatu duten. Ekitaldian, Zalbidek euskaltzain-diploma eta euskaltzainburuaren zorion-gutuna eman zizkion Fishmani. Beste hainbat irakaslek zorion-mezuak bidali zituzten: Nancy Hornberger-ek, Indiatik E. Annamalai-k eta Euskal Herritik Mari Jose Azurmendik.
|
Andres Urrutia euskaltzainburuaren zorion-gutuna 41,12 Kb
Mikel Zalbide euskaltzaina: "Some remarks in honour of Professor Joshua A. Fishman" 166,53 Kb