Goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egin zen, Paz de Ziganda ikastolan. Gero, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuaren aurkezpena izan zen. Horren ostean, euskaltzainek ikastola bisitatu zuten eta gero Udaletxera joan ziren, Pello Mirena Gurbindo Atarrabiako alkateak bertan hartu baitzituen. Eta azkenik, arratsaldean, ikastolan, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta Paz de Ziganda ikastolak.
Iñaki Erroz ikastolako zuzendariak hasiera eman zion ageriko ekitaldiari, eta ondoren Patxi Salaberri -"Iruñerriko euskararen ezaugarriak"-, Patxi Zabaleta -"Jorge Cortes Izal, Euskariako berritzailea"- eta J. Iñaki Etxezarreta -Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuaz azalpena emanez- mintzatu ziren. Azken hitzak Andres Urrutia euskaltzainburuak esan zituen.
Ekitaldiak iraun bitartean, Paz de Zigandako ikastolako abesbatzak kanta bi eskaini zituen: Nere herriko neskatxa maite eta Eperrak.
Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Iñaki Erroz ikastolako zuzendariaren hitzak, bai eta Pello Mirena Gurbindo Atarrabiako alkateak euskaltzainei esandakoak ere. Ondoko egunotan beste mintzaldiak argitaratuko dira hemen.
Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak 31,15 Kb
Iñaki Erroz zuzendariaren hitzak 172,03 Kb
Pello Mirena Gurbindo: "Ongi etorri Atarrabiara" 26,89 Kb