Irailaren 17an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolaturik, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egin zen Azkainen, Bil Toki aretoan.
Lau hizlari aritu ziren jardunaldi horretan: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar, eta guztion artean Hiribarrenen garaia eta berak egindako lanaren nondik norakoa aztertu zituzten. Azkaineko Herriko Etxearen ordezkari batzuk ere bertan izan ziren: Jean-Louis Laduche alkatea eta Joseph Daubas, André Etchegoyhen eta Jean-Pierre Ibarboure zinegotziak.
Goizean, Literatura Ikerketa batzordeak bere lan-bilera egin zuen Azkainen.