Aipagai dugun liburua Frantziako artxiboen historia bat da (1808-2008), egile anitzek egina eta tankera instituzional nabarmena duena. Alegia, Frantziako artxiboen historia ofiziala, nahi bada, baina ez horregatik interes gutxikoa: zer da artxibo bat, zertarako balio du, nola antolatzen da... ikuspuntu historiko batetik aurkeztua eta azaldua. Liburu interesgarria begitantzen zaigu berez humanitateetan interesa duen euskaltzalearentzat, areago kontuan hartuta duela zenbait hilabete zabaldu zela Baionan Departamenduko artxibo berria, euskaldunek bere garaian hain kartsuki eskatua. Hemen eta hemen irakur daiteke horri buruzko informazioa.
Azkue Bibliotekan eskuragarri :
Les Archives nationales : des lieux pour l'histoire de France : bicentenaire d'une installation 1808-2008 / coordination générale, Claire Béchu. -- Paris : Somogy éditions d'art : Archives nationales, 2008, 382 or.