Irailaren 1ean, Pello Telleria Idazkariordeak Euskaltzaindiaren Zuzendaritzari gutun bat bidali zion, horretan Akademian orain arte bete duen lana uztea erabaki duela jakinaraziz. Bidezkoa den bezala, arauzko hamabost eguneko aurretiaz jakinarazi dio erakundeari, eta, hortaz, bere azken lan-eguna irailaren 15a izango da.
Zuzendaritzak, irailaren 3an izandako bileran, eskerrak eman zizkion Telleria jaunari, hainbat urtetan egindako lanagatik, eta, etorkizunari begira, zorterik hoberena opa zion. Horrez gainera, azaroko osoko batzarra Bilbon eta egoitzan egitekoa denez, batzarraren azken aldian eta euskaltzainekin eta langileekin egoteko eta agur-ekitalditxoa gauzatzeko gomita egin zion Pellori.
Beraz, jakizue horren hutsartea bete arte, Joseba Zabaletak, Kudeatzaileak, hartuko dituela Idazkariordearen erantzukizunak, eta, orain arte bezala, espero izatekoa da, zeregin horietan ere guztion laguntza eskergarria izatea.